XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez al zaizu gustatzen ba fereka zaitzadan? galdetu zuen Tobik harriturik.

Ez! marmaratu zuen Txokoloskik.

Eta are gutxiago aurkez nazaten!

Barkatu, arren! Tobik txunditurik begiratu zuen sukaldeko leihorantz.

Bere amak Txokoloski txakur erasokor eta gaiztotzat hartuko zuen orain!

Eta horiek ez ziren, ez eta hurrik eman ere, Tobiren egitasmoen arabera, baldintza batere egokiak...

Memento hartan norbaitek sukaldeko leihoa ireki zuen, eta Julek barrezka egin zuen oihu: Pottoka al da hori?

Barregarria benetan! erantzun zuen Tobik.

Eta orduan kontu handiz, Ama non dago? gadetu zuen.

Hankaz gora erorita, erantzun zuen Julek.

Tobi karea bezain zuri jarri zen.

Benetan al diozu?

Ez!

Juleri barre txikia zerion.

Ateraino joan da.

Tira ba, ekar ezazu behin behingoz barrura zure elefante txikia!

Elefante txikia! Pottoka! esaten zuen bere golkorako Txokoloskik gaitziturik.